lunes, 9 de diciembre de 2013

RAKEL: ULERMEN TESTUA3


88 satelite suntsitu beharrean

Teknologia berriek ez dute, berez, arrakasta bermatzen, eta azken urteetako egitasmorik ikusgarrienetakoak satelite bidezko mugarik gabeko komunikazioak, alegia porrot egin duen honetan, arazo larria aurpegiratzen du egitasmo hori eragin zuen Iridium World Communications konpainiak: zer egin atmosferan biraka dituzten 88 sateliteekin?
Mundu guztian 55.000 bezero baino ez dira animatu 1999ko urtarrilean zerbitzu ematen hasi zen konpainiara biltzera. Eskaintzen zitzaiena: elkarri lotutako 88 satelite horien bidez Lurreko edozein puntutan telefonoa erabili ahal izatea. Bakoitzak milioi erdi pezeta ordaindu behar izan du telefonoko, eta hori erabiltzea ere ez zaie merkea gertatu: 1.000 pezeta minutuko. Arazo tekniko asko izan dituzte iraun duten urtean, baina askoz ere larriagoak izan dira arazo ekonomikoak, bezero gutxi horiekin ezinezkoa izan da-eta sareari eusteak zituen gastu izugarriei aurre egitea. Eta, porrotaren ondoren, sare hori bera da arazo nagusia. Lurretik 780 kilometrora 662 kiloko 88 trastetzar daude une honetan biraka, eta ez da argitu horiekin zer egin.
Konpainiak bere orbitatik aterako dituela esan du, atmosferatik irteterakoan berez desegin daitezen, baina adituek diotenez hori ez da inoiz egin eta, garestia izateaz gain, ez dago erabateko garantiarik. Espazioan uzten badira, 30-40 urtean desegingo omen dira, baina bitartean kontrolik gabe ibil daitezke beste orbita batzuk hartzen, eta espazioa ia bete antzean dagoenez arriskutsua izan daiteke alternatiba hori ere. Gainera, lehendik ere zabortegi bilakatzen hasia den espazioan zabor gehiago uztea ez dirudi aukerarik egokiena denik. 88 satelite horiei beste erabilpen komertzial bat ematea ere ez dirudi erraza izango denik. Aukera aproposagorik aurkitzen ez den artean, Save our Sats (salba ditzagun sateliteak) izeneko taldea ere sortu da. Talde horrek 650 milioi dolar bildu nahi ditu metalezko konstelazio hori erosi ahal izateko...

ZABALIK. 2000.eko apirilaren 15tik 16ra. 20. zenb.

No hay comentarios:

Publicar un comentario