lunes, 9 de diciembre de 2013

RAKEL: ADITZ JOKOA


Aditza lantzeko jokoa ZERTAN DEN.

Oraingo honetan aditza lantzeko beste joko bat dakarkizuegu. Horretarako, gogoratu bigarren ikasgaian zenbakiak lantzeko dagoen ariketa; hori izango baita joko honen oinarria.
Azal dezagun, beraz, nola erabil daitekeen jokoa euskal aditza lantzeko. Adibide bat besterik ez da. Gero emango dugu aldaeraren baten berri.
Hiru zifrako zenbakiekin egingo dugu jolas, eta zifrak 1etik 7ra bitartekoak izango dira.
Lehenengo zifra nork zutabekoa izango da, bigarrena nori zutabekoa eta hirugarrena nor zutabekoa; zenbaki bakoitzak, berriz, pertsona bat adieraziko du. Hona hemen, korrespondentzia taula:

Nork
Nori
Nor
1 Nik
2 hik
3 hark
4 guk
5 zuk
6 zuek
7 haiek
1 guri
2 hiri
3 hari
4 guri
5 zuri
6 zuei
7 haiei
1 ni
2 hi
3 hura
4 gu
5 zu
6 zuek
7 haiek

Taula horren arabera, eta kontuan izanik 0 zenbakiak adierazten duela bera dagoeneko zutaberik gabea dela aditz-forma, didazu-ri 513 (zuk 3; niri 1; hura 3) zenbakia dagokio, zaitu-ri 305 zenbakia (hark 3; nori zutabekorik ez duenez 0 eta zu 5), zaizkie-ri 077, (nork zutabekorik ez duenez 0; haiei 7; haiek 7) eta abar. Indikatiboaren orainaldian ari gara, jakina.
Horiek horrela, jokoa eratua dago. Dena den, zenbakiekin bakarrik jokatu ordez, egokiagoa gertatzen da zenbaki eta aditz-formekin batera jokatzea. Bestalde, jokoa hasi baino lehen argi azaldu behar dira mugak, esate baterako, zein denboralditako formak erabiliko diren, hikakoak zein neurritan hartuko diren kontuan, eta abar.
Hona hemen,adibide bat, hikako formarik gabe, eta nor-nori sistemako nori zutabean hari (3) eta haiei (7) formekin soilik jokatua, indikatiboko orainaldiaren esparruan.
  • Dio 333
  • Dizkiet 177
  • Zaizkigu 047
  • Gaituzu 504
  • Zaituztegu 406
Jokoa korapilotsuagoa ere egin daiteke; laugarren zutabea erantsiz, esaterako. Laugarren zutabe horrek denboraldia adieraziko luke: 1 zenbakia indikatiboko orainaldiari egokituz, 2 zenbakia lehenaldiari, 3a baldintzazko baldintzari... Eta beti ere, jakina, lortu nahi den helburuaren arabera, landu nahi diren aditz-formen zerbitzuan.

JOLASTU:
 http://www.ikasbil.net/murgilduz/murg0513.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario